| Yin |
Aita eta amari:
Inoiz fisikak sinesgarritasuna galtzen badu, arrastian izango da, auskalo noren izenez batailatutako legearen arabera, eguzkiak behera egin ahala bere tamaina handitu eta ezti koloreko gortina batek zerua goitik behera zeharkatzen duenean. Esango nuke, bizitza zor diogun astroak indarra galdu eta zeruko nagusitasuna gainontzeko izarrei utzi ahala, haizeak behera egin eta olatuen zarata xuxurla melodiko bihurtzen denean, termodinamikaren bigarren printzipioa ere eguzkiaren argitasuna bezain beste ahuldu egiten dela, zeinek uneoro unibertsoa geroz eta desordenatuagoa bihurtzen dela dioen. Bitartean, kaosaren legeari ere burla eginez eta hondartzan gaudenon isiltasuna eta atentzioa lortuz, urrutian entzuten den gitarra tristeak eta haren jabearen ahots melankolikoak momentuari izaera bare, ezti eta goxoa ematen diote. Bururatzen zaizu istant ordenatu, paketsu eta lasaiagorik?
Hala ere, urte asko dira Gödel-ek lege matematikoak erabiliz, matematikaz eta beraz fisikaz, ezin fida gaitezkeela frogatu zuela…Eta ez naiz ni izango Gödelen teoria zalantzan jarriko duena!
| Yan |
Argazki gutxi, artikulo gutxi.... komentario gutxi....
ResponderEliminarGaizki ohituratuak geunden eta faltan botatzen da.
Benga, pixka bat gehiago, porfa
Ez dakit han gaur den, bihar edo atzo. Badaezpada, zorionak. Khmer-ez ikasita?
ResponderEliminarDozena pare bat urte pixa egin zeniola burutik tiraka eta mundura ekarri zintuen medikuari,
ResponderEliminarOrduan ere dando la nota.
Zorionak motel ta segi horrela edo behintzat happy moduan.
Besarkada ta muxu. (Hartzak kopa bat gure edo hire omenez)
Kaixo guapeton:
ResponderEliminarMila zorion!!!!!!!!!
Zure berrien zain gaude, irrikitan. Alfertu zara ala?
Muxu asko ,ondo segi, zaindu ondo eta abar eta abar. Badakizu, ama beti ama.
ZORIONAK URRUTITIK ALKAIN!!! ez dirudi, baina hemen jarraitzaile batzuk badauzkazu Julio Verneren parezko abentura hauek irakurtzen!
ResponderEliminarBeti plazer bat zure berriak jasotzea...!!!
ResponderEliminarZure urtebetetzea izan omen da...es ke me estoy kitando del feis ta ez nintzen enteratu. Ba zorionak Motel ta segi hola, "instead of increasing years to life, increase life to the years". Mxk