jueves, 26 de enero de 2012

Van Gogh eta Bangkok


Oraindik gogoan dut 18 urterekin Amsterdameko Van Gogh museora egindako bisita. Gurasoek dirua alferrik gastatzen zutela sinetsi ez zezaten, ikasleok ekintza kulturalak bailiran saldu behar genituen kurtso amaierako bidaiak. Hala, Europan zehar kriston mozkor eta itsuak harrapatzeaz gain, noizbehinka, museoren batera joatea tokatzen zitzaigun. Van Gogh-en museoa bidaiaren azken partean izan zela gogoratzen dut, kanalen hiritik joan behar genuen egunean, eta guk, adin hartako pentsamoldeari jarraiki, ezin genuen horrelako tontakerietan denbora galdu. Ez zait ahaztuko nola, koadroei alergia banien bezala, bost minututan museo osoa korrika gurutzatu eta disimulatzeko edo, komunean sartu nintzen. Astebeteko mozkorraldia eta gero, nire barruak ez zeuden oso fin, eta koadroez disfrutatu ez nuen bezala, gozatu nuen ordu laurden iraun zuen hustualdi hartaz. Museoak ezer berezirik esan ez bazidan arren, munduko komunik, handi, garbi eta onena iruditu zitzaidan hura. Hori bai, komunaren parean nuen koadroa aski ondo aztertu nuen!

Antzeko zerbait gertatu zait Bangkok-en. Myanmarrera joateko bisaturik behar ez banuke, ez nintzateke inoiz ikusteko hainbeste gauza dituen hiri honetara etorriko. Ahalik eta lasterren hemendik ateratzeko ideiarekin etorri nintzen, eta halaxe izango da, Myanmarreko enbaxadako diplomatiko irribarre gabeek bisatua eman bezain pronto, billetea erosi eta hemendik ordu pare batean aireportuan izango naiz Birmaniara bidean. Hala ere, esan beharra daukat Bangkokek harritu nauela, baita onerako harritu ere. Nahiz eta kale batzuk turisten prozesioa ematen duten, oraindik badira bertako kultura mantentzen duten auzo, merkatu zein parkeak. Oinak lehertzeraino egin dut oinez azken bi egun hauetan eta ohartu naiz leku guztiek dituztela gauza on eta interesgarriak, dena ez dela txarra. 18 urterekin museoen gauzarik onena bertako komunetan zegoela deskubritu nuen bezala, Bangkok-eko gauzarik onena hemengo jendean dagoela ziurtatu dezaket. Ez dute ingelesez hitz bat jakingo, baino nekatuta ikusten zaituztenean lehenengoak dira autobuseko eserleku  bat eskaintzen edo irribarre batez animoak berpizten!

Bueno familya, banoa motxila prestatu eta dutxa fresko bat hartzera. Ordu erdian Myanmarreko enbaxadan ezagutu nituen bi katalanekin elkartzekotan naiz aireportura joan eta hegazkina hartzeko. Orain arte  dena primeran joan da, ezin zen bidaia hobe hasi. Hurrengo batean, kontatuko dizuet oraindik Bartzelonan nengoela eta gutxi batzuk bakarrik dakiten sorpresatxo atsegina.

Besarkada bat eta ea noiz dudan zerbait txukunagoa idazteko aukera.








2 comentarios:

  1. Nik galdera bat egingo dizut hurrengorako: Van Gogh museoko komuneko koadroaren deskribapen zehatz bat egiteko gai izango zinen?¿?jejeje!!

    Pozten naz izugarri zure bidaia horren ongi hasi izanaz! Eta ea zorte ona jarraiki duzun zure bide osoan zehar!!Argazki asko ekarri eta historio polit askoak ere!!

    MUxu asko EHtik eta zuregatik ihauteritan agian kakatiz mozorratuko gea!jejejeje!!! ;)

    ResponderEliminar
  2. Ohiturak ahastuak,.... kriston komentario idatzi dut, eta halako batean: bista previa, sakatu, ateratzen zait etzekiat ze pajina googlena, kk, ez dut adoz ematen, eta idatzi dudana a tomar por kul.

    Beno harira, etxean esaten didaten bezala...

    Berriz: !Ze sarrera!

    Kostatuko zaizu maila berdina mantentzea, nahiz eta esan txukunago idaztea nahi duzula.

    Van Gogh - Bangkok, dios, bilatu duzu oraingoan ere.

    Ez dakit zergatik bainan alegratzen naiz espanoilak kapazak ez izatea zure idatziak ulertzeko. Ze abantailak ditugun holako gauza frexkuak dastatzeko kapazak izatea.

    ResponderEliminar