Biiiiif! Biiiiif! Taka -
taka hasi da martxan
burdinezko sugea. Taka - taka,
taka - taka,
taka - taka, nekez doa aurrera piztia negartia.
Emeki-emeki alde batera eta bestera kulunkatzen den sehaskatxoa lepo beteta
doa. Taka - taka, taka - taka, taka - taka, bizituz doa petroleo zukua irensten
duen heinean. Krinkrinkrinkrin entzuten da barrenetaraino sartu nahi duten
adaxkek leihoen aurka kolpatzen dutenean. Ostertzean eguzkia gorde eta
eguerdiko bero astuna hezurretaraino iristen den hotz bihurtu denean, hotzikara
bortitzez astindu da burdinezko sugea, apal gainetako zaku, poltsa eta paketeak
buru gainetara jausiz. Tetrisean bezala pieza bakoitzak bere tokia duen moduan,
lotan zeuden bidaiariek abilezia handiz jarri dute ekipaia bere lekuan. Jolasa
errepikatuz, bakoitza berera bueltatu da: batzuk eserlekuetan eseri dira,
lauren tokian sei; beste zenbaitek eserlekuen artean aurkitu dute ohea eta
zortekoenek pasiloan etzan dute beraien bizkar okerrak. Itxuraz, benetan
dauzkanak baino askoz urte gehiago dauzkan emakume bat nire oinen artean eseri
denean, txardinak bere latan gu baino askoz erosoago daudela pentsatu dut. Taka
- taka, taka - taka, aurrera doa balantzaka trena. Birmaniako suge gaixoa,
azkarrago juteagatik lehenago iritsiko delakoan! Leiho artetik lehen eguzki
izpiak agertu direnean lortu dut nire zaku orlegiaren barruan lehen lo kuluxka
egitea.
Argazki sorta polita gaurkoan:
Aluzinanteak, pufff...........earrak. Martak baba jarioaan geratu duk.
ResponderEliminarTu fiel esposa.