Birmania Express
herrialde hau zapaldu nuenetik eten gabe hara eta hona ibili naizelako, zerbait
edo norbaitengandik ihesian ibiliko banintz bezela eta Birmania Express azken
egun hauek telebista programa famatuaren antza osoa izan dutelako.
Baino nondik hasi?
Hainbeste gauza dut kontatzeko! Hainbeste esperientzia eta kontu berri!
Ayayarwady ibaian
behera noa orain, metalezko ferry herdoildu eta zaharraren barrenetan. Hain da
motela, 200 bat kilometro egiteko bi egun eta erdi behar dituela! Berdin dio,
hasiera-hasieratik konturatu nintzen herrialde hau desberdina dela, Einsteinek
baino lehenago deskubritu zutela denbora erlatiboa dela. Eta ez zait inporta. Hori
da herrialde honek daukan xarma, besterik gabe toki batetik bestera mugitzea, bertakoekin
orduak eta orduak elkarbanatzea edo saihets ezina izan litekeen hizkuntzaren
hesia imajinazioz eta irrifar erraldoi batez gainditzea.
Askok galdetzen
zidaten zertara nindoan Birmaniara, zer kristo galdu zitzaidan han eta
aitortzen dut ezin nuela argudiozko erantzun dexenterik eman. Nik neuk ere ezer
gutxi bait nekien herrialde honetaz. Gauzak hala, bost egun bakarrik behar izan
ditut galdera horiei erantzun egokia emateko. Orain bai, orain badakit zertara
etorri naizen. Badakit hitz hauek ez direla nahikoa izango, baino sinets
iezadazue horrelako jende jator, atsegin eta hurbilik inoiz ezagutu ez dudala
esaten badizuet. Ematen du Birmanian arrotzak debekatua duela arrotz sentitzea!
Hain dabiltza turista gutxi, ze herrixka batetara iritsi bezain pronto,
sekulako festa egiten dizuten. Ikusi orduko zabaltzen dizkizute etxeko ateak,
umerik txikienek harriduraz eta emakumeek lotsaz begiratzen zaituzten
bitartean. Esperientziaz dakit ere, gaueko ordubitan lo egiteko tokirik gabe,
hotzez eta erabat galduta bazabiltza, zerua eta lurra mugituko dutela zuretzat
ohe goxo bat aurkitu arte.

Ze txulada, ze argazki politak!, ikusten da gaixki pasatzen ari zarela!
ResponderEliminarGehiago ta enbiri gehiago eragiten diguzu.
Gozada bat da jakitea ondo zaudela eta gainera nola!
Entzunda nuen birmaniarren izaerari buruz, joan beharko dut nik ere hori ziurtatzera! Ahal izango banu...
ResponderEliminarAupa familiya!!
ResponderEliminar300% errekomendagarria da hau! Jendeakin flipatzen ari naiz, bakarrik etorri banaiz ere, martxa honetan koadrila osoarekin bueltatuko naiz etxera! jejeje