miércoles, 1 de febrero de 2012

Birmania Express


Birmania Express herrialde hau zapaldu nuenetik eten gabe hara eta hona ibili naizelako, zerbait edo norbaitengandik ihesian ibiliko banintz bezela eta Birmania Express azken egun hauek telebista programa famatuaren antza osoa izan dutelako.

Baino nondik hasi? Hainbeste gauza dut kontatzeko! Hainbeste esperientzia eta kontu berri!

Ayayarwady ibaian behera noa orain, metalezko ferry herdoildu eta zaharraren barrenetan. Hain da motela, 200 bat kilometro egiteko bi egun eta erdi behar dituela! Berdin dio, hasiera-hasieratik konturatu nintzen herrialde hau desberdina dela, Einsteinek baino lehenago deskubritu zutela denbora erlatiboa dela. Eta ez zait inporta. Hori da herrialde honek daukan xarma, besterik gabe toki batetik bestera mugitzea, bertakoekin orduak eta orduak elkarbanatzea edo saihets ezina izan litekeen hizkuntzaren hesia imajinazioz eta irrifar erraldoi batez gainditzea.

Askok galdetzen zidaten zertara nindoan Birmaniara, zer kristo galdu zitzaidan han eta aitortzen dut ezin nuela argudiozko erantzun dexenterik eman. Nik neuk ere ezer gutxi bait nekien herrialde honetaz. Gauzak hala, bost egun bakarrik behar izan ditut galdera horiei erantzun egokia emateko. Orain bai, orain badakit zertara etorri naizen. Badakit hitz hauek ez direla nahikoa izango, baino sinets iezadazue horrelako jende jator, atsegin eta hurbilik inoiz ezagutu ez dudala esaten badizuet. Ematen du Birmanian arrotzak debekatua duela arrotz sentitzea! Hain dabiltza turista gutxi, ze herrixka batetara iritsi bezain pronto, sekulako festa egiten dizuten. Ikusi orduko zabaltzen dizkizute etxeko ateak, umerik txikienek harriduraz eta emakumeek lotsaz begiratzen zaituzten bitartean. Esperientziaz dakit ere, gaueko ordubitan lo egiteko tokirik gabe, hotzez eta erabat galduta bazabiltza, zerua eta lurra mugituko dutela zuretzat ohe goxo bat aurkitu arte. 

































3 comentarios:

  1. Ze txulada, ze argazki politak!, ikusten da gaixki pasatzen ari zarela!
    Gehiago ta enbiri gehiago eragiten diguzu.
    Gozada bat da jakitea ondo zaudela eta gainera nola!

    ResponderEliminar
  2. Entzunda nuen birmaniarren izaerari buruz, joan beharko dut nik ere hori ziurtatzera! Ahal izango banu...

    ResponderEliminar
  3. Aupa familiya!!

    300% errekomendagarria da hau! Jendeakin flipatzen ari naiz, bakarrik etorri banaiz ere, martxa honetan koadrila osoarekin bueltatuko naiz etxera! jejeje

    ResponderEliminar